Lan gatazka

ELAk sei eguneko grebara deitu du Euskaltelen

Sindikatuaren arabera, zerbitzuak azpikontratatzeak 180 lanpostu jar ditzake arriskuan. Gaur bertan hasiko da lanuztea.

Miren Garate.
2014ko otsailaren 28a
15:28
Entzun

Bilera zuten egitekoa atzo Euskalteleko zuzendaritzak eta sindikatuek, hainbat zerbitzuren azpikontratatzioari buruz hitz egiteko. Ez zen egin, datorren ostiralera atzeratu zen. "Esternalizazioari buruzko informaziorik ez digute eman, eta daturik gabe jarraitzen dugu. Tristea da geuk egin behar izatea suposizioak lantaldearen murrizketari buruz", adierazi dute ELAko ordezkariek. Hala, gaurtik hasita sei eguneko grebara deitu du sindikatuak.

ELAren iritziz 180 langile geratu daitezke kalean, horietatik 35 inguru, sistemen sailekoak, laster, GFI enpresari azpikontratatu nahi baitio lana Euskaltelek.

Gaur bertan hainbat protesta izan dira. Enpresak Zamudioko teknologia parkearen aurrean bildu dira aurrena, eta EAJk Bilbon duen egoitzaren aurrean gero. ELAk ez ezik CCOOk ere baditu ordezkariak langile batzordean, baina hark ez du babestu greba. ELAk dio "greba eskubidea errespetatzen bada" herritarrek nabarituko dutela lanuztea.

Abenduan ere hiru eguneko greba egin zuten Euskaltelen, arrazoi berberengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.