Osakidetza

ELAren ustez, Osakidetza osoan egin behar dira mobilizazioak

Ez du esan erizainen arloan Satsek deitua duen greba babesten duenik, baina Eusko Jaurlaritzak onartu nahi duen dekretua kritikatu du.

2007ko urtarrilaren 24a
14:45
Entzun
Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan erizainen arloan garapen profesionalari buruzko dekretua onartu nahi duela-eta, Satse sindikatuak greba antolatu du, astelehenetik aurrera egiteko, baina gaur ELAk esan du "Osakidetza osoan modu globalean" egin beharko liratekeela mobilizazioak, "arazo orokorrek arloei eragiten dietelako". ELAk berak dauka erizainen negoziazio mahaian gehiengoa, eta ez du esan Satseren deia babesten duenik.

Jaurlaritzak onartu nahi duen dekretua kritikatu egin du, ordea. "Osasun Sailak sindikatuen babesik gabe eta negoziazioarik gabe onartu nahi du dekretua", esan dute gaur Izaskun Garikano, Rosa Domingo eta Yolanda Calvo erizain eta ELAko kideek prentsaurrekoan, Bilbon. "Dekretuak diskriminazioa bultzatzen du, lanpostu finkokoentzat baino ez delako eta beste kolektiboekiko tarte handia sortuko duelako. Subjetiboa ere bada, bajei, baimenei eta abarrei dagokienez jarrera eta prestutasuna baloratu nahi dituztelako, egunero lanean zer inguruabar ditugun kontuan hartu gabe".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.