Elbarrien arretarako plana berriz aztertzea nahi du PSNk
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuak orain aste batzuk onartutako elbarrien arretarako plana berriz aztertzeko eskatu du PSNk. Plana 2013ra arte egongo litzateke indarrean. «Beldur gara plana ez ote den beteko. Gainera, planean jaso ez diren hainbat neurri jarri nahi dira martxan, eta hori ez dugu begi onez ikusten», salatu zuen PSNko Gizarte Gaietarako bozeramaile Jose Javier Monzonek. PSNk mozio bat aurkeztu du horren inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu