Kudeaketa batzorde bat izango da ostiral honetatik Elduaingo (Gipuzkoa) Udaleko arduraduna, PPk gobernua eratzeari uko egin ondoren -PP baizik ez zen aurkeztu ofizialki joan den urteko udal hauteskundeetan-. Abendura arte talde batek izan zuen ardura, baina honek dimisioa aurkeztu zuen orduan.
Eneko Goia Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak gaur esan du izendatu dituztela dagoeneko batzordeko bost eledun, eta hauek ostiralean bildu eta presidentea aukeratuko dute.
PPk boto ofizial bakarra lortu zuen maiatzeko udal bozetan. 83 boto baliogabeak izan ziren eta 24 zurizkoak. PPk, boto harekin, lau zinegotzi erdietsi zituen, baina uko egin dio hasieratik udal karguak hartzeari.
Politika
Elduaingo Udalean, kudeaketa batzordea ostiraletik
PPk uko egin dio gobernua eratzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu