2012KO PLANGINTZA
•Gasteiz. Urte hasieran Eleak-en Gasteizko taldeak urrian hasitako dinamikari segida emango dio, Babes sarea eta Begira ekimenak martxan jarriz.
•Eskualdeka. Martxorako Euskal Herriko eskualde nagusietan Eleak eratuta egotea da mugimenduaren asmoa.
•Udaberriko ekimena. Gazteria, askatasuna eta erabakitzeko eskubidea topaleku eta gogoetagai dituen ekimena martxan jarriko du 2012ko udaberrian. Aste Santua igaro ostean izango da ekimena, eta hiri bakar batean egingo da.
•Herri mobilizazio erraldoia. Maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran, Euskal Herriko hiriburuetan zutabe ibiltariak egingo ditu, helburu batekin: ukaturiko eskubide eta askatasunak aldarrikatzea, tartean, erabakitzeko eskubidea.