Eleak Frantziako kontsulatuaren aurrean elkartu da

2011ko azaroaren 8a
17:03
Entzun

Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak gaur goizean Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean bilkura egin du euroaginduaren aurka protesta egiteko. Josu Esparzaren kasua gogoratu dute zehazki, "bere jardun politikoagatik jazarria".

Esparza irailean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Donibane Lohizunen, eta euroagindu eskaera aztertu bitartean aske utzi zuten baldintzapean. Poliziaren arabera ihes egin du.

Espainiako Polizia urtarrilean saiatu zen Esparza atxilotzen, Ekinen kontra egindako operazioan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide da Esparza, eta, mugimendu horrek jakinarazi duenez, urtarrilaz geroztik Baionan eta Hendaian bizi izan da, bizitza publikoa eginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.