Oiartzualdeko gazte auzipetuen inguruko agerraldia egin du gaur Eleak mugimenduak, haietako bosten aurkako zigorrak berretsi baino lehen. Gazteen inguruan "babes harresi" bat sortzeko, manifestazio bat antolatu du mugimenduak iganderako. 12:30ean abiatuko da, Errenteriako (Gipuzkoa) zumarditik.
Auzitegi Gorenak berretsi egin du bost gazteren aurkako zigorrak, eta beste bat absolbitu egin du. Protestari eusten diola jakinarazi dio Eleak-ek BERRIAri.