Hizkuntz politika

Elebide zerbitzua jarri du abian Jaurlaritza, "hizkuntz eskubideak bermatzeko"

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei beren hizkuntz eskubideen gaineko aholkularitza eta babesa emango dien zerbitzua jarri du abian Eusko Jaurlaritzak: Elebide. Hiru probintzia horietan euskara eta gaztelania direla ofizialak oroitarazi du Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak, baina aitortu du hizkuntza horiek biak ez daudela egoera berean, eta, beraz, euskararen erabilera bermatzea dela Elebideren egiteko nagusia.

2006ko urriaren 17a
17:28
Entzun
"Euskaraz bizi nahi duenak euskaraz bizitzeko aukera erreala izan dezan ez da bakarrik aukera hori egiten dutenen helburua, gizarte osoaren helburua izan behar du horrek. Horregatik da gizarte osoaren helburua Elebideren bidez egin nahi duguna, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea, alegia", agertu du Baztarrikak, eta, ondorioz, zerbitzua, batez ere, euskal hiztunei zuzendua dagoela zehaztu du.

Elebide zerbitzu "aktiboa eta eraginkorra" izango dela erantsi du. Hori lortzeko, kasu bakoitzaren jarraipen zehatza egingo duela eta hizkuntz eskubideetan aditu direnek emang dutela azaldu du. Azken batean, honakoa izango da Elebideren lana: eskubideen urraketak zuzenean ezagutzea; kexak jasotzea eta bideratzea, eta urratzaile izan direnei hizkuntz eskubideak errespeta ditzaten aholkuak eta baliabideak eskaintzea.

Elebide martxan jartzeko Euskal Herritik kanpo esperientzia hori aurrera eraman duten zerbitzuekin jarri direla harremanetan erantsi du. Duela bost urtetik zerbitzu bertsua ematen duen Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin, ordea, ez dut inolako harremanik izan.

Herritarrak [email protected] pota elektroniko helbidearen bidez, wwww.euskadi.net/elebide gunean, edo 012 telefono zenbakira deituta jar daitezke Elebiderekin harremanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.