Elebila.eu bilatzaileak irabazi du Zazpi@2007 sariketan lehiaketa; hau da, internauten iduriko, webgune hori da 2007an Interneten euskaraz egin den ekarpen nagusia. Zazpi ekarpen handienak saritzea zen antolatzaileen helburua.
Lehiaketa modu ireki eta parte hartzailean egin dute, bi epetan. Lehenengo eta behin, 2007ko abenduan, wiki bat ireki zen, internautek proposamenak egiteko. Urtea amaitu orduko, 31 hautagaik osatzen zuten zerrenda. Urtekoak ez ziren bi proposamen albo batera utzita, 29 hautagai igaro ziren bigarren fasera. Edukiak partekatzeko plataformak, 2.0 ekimenak, blog pertsonalak, tematikoak, hedabide digitalak... era guztietako proposamenak zeuden bozketara igaro ziren 29 hautagaien artean.
Bigarren fasean, hilabeteko epea ireki zuten parte hartu nahi zuten guztiek botoa emateko. 200 bat internautek parte hartu zuten, eta honakoak dira haien ustez Interneten 2007an egin diren zazpi ekarpen nagusiak:
1.Elebila.eu, euskarazko bilatzailea (106 boz).
2.Euskalbar.eu, euskarazko hiztegiak web nabigatzaileetan zuzenean kontsultatzeko tresna (71 boz).
3.Euskaltube.com, Youtube bideo atariaren euskarazko klona (65 boz).
4.Eibar.org, eibarnauten plataforma digitala (61 boz).
5.AHTGelditu.org, AHT Gelditu plataformaren webgunea (55 boz.
6.Gaur8.info aldikari digitala eta Irratia.com irrati digitala, 45 botorekin berdinduta.
7.Euskalnatura.net, zientzia eta teknologian espezializatutako ataria (44 boz).
Internet
Elebila.eu 2007ko euskarazko webgunerik onena
Bilatzaileak eskuratu ditu boto gehien =lZazpi@2007 sariketan==http://zazpi2007.teknopata.net/=l. Iazko urtean Interneten euskaraz egin diren zazpi ekarpenik onenak aurkitzea zen helburua. 200 bat internautek parte hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu