Nafarroako agintari nagusiek egin diote harrera Elena Borboikoari; hala nola, Miguel Sanz presidenteak, Rafael Gurrea Parlamentuko lehendakariak, Jose Carlos Iribas Espainiako gobernuaren Nafarroako ordezkariak zein Yolanda Barcina Iruñeko alkateak. Luis Alberto de Cuenca Espainiako Kulturarako estatu idazkaria ere ekitaldian da.
Sanz presidentea pozik agertu da inaugurazioan. Bertan eskainitako hitzaldian ondorengo adierazpenak egin ditu: " Baluartek askatasunaren eta elkarbizitzaren gunea izan behar du herritar guztientzat, Nafarroak bizi dituen garai berrien isla da. Gure etorkizuna aukeratu dugu. Horretarako, historikoki ditugun eskubideak mantenduko ditugu, baita autogobernua ere. Gainera, Espainia eta Europako Batasunaren barnean, gure nortasuna izaten jarraituko dugu".
Baluarte bisitatu ondoren, eraikin berriko jatetxean bertan ohorezko bazkaria egingo dute eraikineko jatetxean bertan Elena Borboikoaren omenez.
Arratsaldean, berriz, Altzuzara joango da Elena Borboikoa, eta, han, Jorge Oteiza eskultorearen tailer-museoa bisitatuko du. Datorren astelehenean irekiko dute Altzuzako museoa.
Kultura
Elena Borboikoak inauguratu du Iruñeko Baluarte batzar areto eta auditoria
Baluarte Iruñeko batzar jauregi eta auditorio berria Elena Borboikoak, Espainiako erregearen alabak, inauguratu du. 12:30etan hasi da irekiera ekitaldia, hain zuzen ere, Baluarte eraikin berriaren atarian Nafarroako agintariek Elena Borboikoari harrera egiten diotenean. Horrenbestez, batzar eta ikuskizun handiak aterbetzeko modua izango du Iruñeak etorkizunean, orain arte ez baitzuen operak eta antzeko ikuskizunak eskaini ahal izateko leku egokirik. Gotorlekuko San Anton baluarteko aiurrien gainean altxatu dute eraikin berria, Patxi Mangako arkitektoak gidatuta. .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu