GIZARTEA

Elena Unzueta izendatu dute Kontsumobideko zuzendari

Soziologia lizentziaduna da, eta hainbat kargu izan ditu autonomia erkidegoko eta tokiko administrazioetan.

2013ko uztailaren 16a
19:26
Entzun

Gaur goizean jakinarazi du Gobernu Kontseiluak: Elena Unzueta izendatu dute Kontsumoko Euskal Institutu Kontsumobideko zuzendari. Unzuetak 39 urte ditu, eta soziologia lizentziaduna da. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babestek politikak definitzen, bultzatzen eta gauzatzen dituen erakundea da Kontsumobide, eta 60 langile ditu.

Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lehiakortasun Turistikoko zuzendaria izan da Unzueta; horrez gain, Zallako Udaleko Gizarte Ongizate, Osasun eta Kontsumoko zinegotzia, Euskara eta Kultura arloko  zinegotzia eta lehen alkateordea ere izana da. Azken lau urteetan, Bizkaiko Txakolina sor-marka arautzeko kontseiluko lehendakaria izan da, eta, egun, Bizkaiko Landa Garapeneko teknikaria da. Horrez gain, Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Batzordeko idazkari teknikoa eta Karrantzako Udaleko Tokiko Garapeneko eragilea ere izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.