Elgetako alkateak ezinezko ikusten du atez atekoa legealdi honetan jartzea

Atez atekoaren alde dagoela baina «gauzak ondo» egin behar direla eta herritarrei hitza eman behar zaiela dio

mikel p ansa
Donostia
2010eko ekainaren 23a
00:00
Entzun
«Aralar Debagoieneko herri guztietan atez ateko sistema ipintzearen alde dago», idatzi du Oxel Erostarbe Elgetako alkateak (Gipuzkoa) bere blogean. Baina zehaztu du hiru urtean egin ez dena hiru hilabetean egin nahi dela: «Gauzak ondo egin gura ditugu, eta herriari hitza eman; horrek denbora eskatzen du, eta ezinezkoa ikusten dut legealdia bukatu aurretik Elgetan atez atekoa ipintzea». Atez atekoaren alde dagoen arren debagoiendarrei galdetu eta erabakitzeko aukera eman behar zaiela uste du.

Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Batzordeak aho batez erabaki zuen, duela bi aste, atez atekoaren alde egitea, eta Elgetako eta Antzuolako udalei proposatzea atez atekoa jartzen hasteko. Mankomunitateko Gobernu Juntak ez du proposamen hori onartu oraindik, ezta Elgetako eta Antzuolako udalek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.