Nafarroan Eliza katolikoak immatrikulatutako ondasunen zerrenda egiteko eskatu zion 2012an parlamentuak gobernuari, eta orduan eskatutakoa betetzeko eskatuko diote lau taldeek Uxue Barkosen gobernuari. 50 parlamentaritik 26 dituztenez, aurrera aterako da ekimena.
Zehazki, gobernuari galdegingo diote Iruñeko eta Tuterako elizbarrutiei eska diezaiela immatrikulatutako ondasunak itzultzeko. Hala egin ezean, gobernuari eskatuko diote ondasun horiek mantentzera bideratutako diru laguntzak berrikusteko, "kaltetutako herrien interesen eta Nafarroako ondare komunaren segurtasunaren arabera".
Gainera, eskatuko dute zehazteko Nafarroako Gobernuak ondasun horiek mantendu edo konpontzeko lanetara bideratutako diru sail guztiak.