MADRIL. EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek ikerketa batzorde bat sortzeko eskatu dute Espainiako Kongresuan, Eliza Katolikoko kideek haur eta nerabeei egindako sexu erasoak argitzeko. Adierazi dutenez, Eliza Katolikoaren barruan adingabeei egindako sexu erasoak «arazo historikoak» izan dira nazioartean.
Horrekin batera, salatu dute Eliza Katolikoaren eta botere politikoaren «egitura patriarkalek» «ikusezin» bihurtu dituztela eraso horiek eta, beraz, biktimak. Nabarmendu dute batzordeak biktimen aldekoerreparazioa «erraztu» beharko duela, «justizia errestauratiboko» prozeduren bitartez.
Bel Pozueta EH Bilduko diputatuaren arabera, «egia jakiteko garaia» da, eta PSOEri eskatu dio «ausartzeko» eta tramitazioa «aurrera eramateko».
Indarkeria matxista
Elizaren pederastia kasuak argitzeko eskea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu