Orain Presoak dinamikak ekitaldi bat egingo du urriaren 20an, Donostian, giza eskubideez, elkarbizitzaz eta bakeaz hitz egiteko. Egun berean, manifestaziora deitu du dinamikak, Espainiako Gobernuari espetxe politika aldatu dezala eskatzeko.
Orain Presoak dinemikako hainbat kidek prentsaurrekoan azaldu dutenez, dinamikak ekitaldirako gonbidapenak bidali dizkiete politikako, sindikalgintzako eta erakundeetako hainbat ordezkariri. Baita giza eskubideen, elkarbizitzaren eta bakearen alorrean jarduten duten zenbait pertsonei ere. "Ekitaldiak gizarte baketsu baten alde lanean ari diren pertsonak elkartu nahi ditu, ziur baikaude elkarbizitzaren alde urratsak emateko elkarrekin aritu behar dugula eta guztion ahalegina izango dela beharrezkoa".
Ekitaldia 16;00etan izango da Miramar jauregian, eta manifestazioa handik ordu betera abiatuko da Antiguako tuneletik. Dinamikako kideez aurreratu dutenez, manifestazioaren buruan, 'Orain preoak' leloa izango duen 8 metroko olana eramando dute hainbat alorretan ezagunak diren pertsonek.
Espainiako Gobernuak espetxe politika aldatzeko adierazi zuen borondateaz harago, dinamikak salatu du euskal gizarteak ez dakiela oraindik euskal presoen euskal herriratzea Madrilek nola gauzatu asmo duen. Bide orri bat proposatzeko eskatu diote Espainako Gobernuari. "Urruntze poltikarekin amatzea ezinbestekoa dela elkarbizitzan aurrera urrats sendoak eman ahal izateko", nabarmendu dute.