Bilboko Aste Nagusia

“Elkarlana eta parte hartzea”, Aste Nagusi “arrakastatsuaren” gakoak

Bilboko Konpartsek azaldu dute jai batzordean elkarlana bultzatzen denean, jai eredua “indartuta” ateratzen dela. Izandako eraso matxistak azpimarratu dituzte elementu negatibo nagusi bezala.

Asier Arrate Iruskieta.
2015eko abuztuaren 31
13:00
Entzun

Aurtengo Aste Nagusiaren balorazio argia egin dute Bilboko Konpartsek: “Aste Nagusi arrakastatsua izan da”. Argi dute ere, arrakasta horren gakoa elkarlana izan dela, eta aurten denek “norabide berean egin dutela arraun”, Alkatetzatik hasi eta udaleko sailetako arduradun guztietaraino. Uste dute, udal gobernu berriak jai eredua baloratu eta babestu duela. Zentzu horretan, Jai Batzorde mistoaren potentziala azpimarratu dute. Dioetenez, aukerak “mugagabeak” izango lirateke “potentzia guztira” lan egingo balu.
Bi elementu nagusi ere nabarmendu dituzte konpartsek; bata positiboa eta bestea negatiboa. Positiboa bederatzi egunez egondako giroa izan da. Bereziki Zazpikaleetan eta txosnetan ikusi dute hori, eta eguna ere indarra hartzen ari dela deritzote. Umeen presentzia ere azpimarratu dute. Negatiboan, eraso matxista ugari izan direla, bai Aste Nagusian, bai uda osoan zehar. Ikusi dute, nahiz eta jaiak hasi aurretik esan zuten horrelako jarrerarik ez zutela onartuko, Aste Nagusiak ez duela lortu egoera lazgarri horretan “burbuila” izatea.
Parte hartzeari dagokienez, gogoratu dute mota guztietako 500 ekintzatik gora antolatu dituztela. Aurten ere, arrakastatsuenak lehiaketa gastronomikoa eta hiri krossa izan dira. Gastronomikoan, markak guztiak gainditu dituztela azaldu dute, eta bereziki aipatu nahi izan dute tortilla txapelketan aurkeztutako 1108 tortillak. hiri krossean ere, iazko marka gainditu dituzte, “egindako beroaren gainetik”.  Goitibeherak egonkortu direla eta izotz pistak bilbotarren “ausardia” erakutsi dutela gaineratu dute.
Datorren urtera begira, hobetzeko “berria ez den” arazo bat: nesken komunen urritasuna. Baita, bi hausnarketa ere. Aste Nagusiaren dataren aldaketaren inguruko balorazioa, eta eraso matxisten inguruan gogoeta jai eragile ezberdinen artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.