Irudia. Bilbo
«ELKARLANA EZINBESTEKOA DELAKO»
Ezker Batuko eta ezker abertzaleko ordezkariak bildu ziren atzo goizean, Bilbon; EBko Alba Gutierrez, Jose Navas eta Angel Tejedor, eta ezker abertzaleko Pernando Barrena eta Maribi Ugarteburu. Egungo egoera politikoaz mintzatu ziren bileran; Sortu legeztatzea eta espetxe politika aldatzea «premiazkoa» dela ondorioztatu zuten bi aldeek. Krisi ekonomikoari dagokionez, elkarlana «ezinbestekotzat» jo zuten, herritarrentzat eraginkorrak izango diren aukerak sortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu