30 urte igaro eta gero, kanpaina bateratua egin dute euskaltegiek. Krisi garai hauetan ezinbestekoa iruditu zaie elkarlanean aritzea eta indarrak batzea. Ekonomikoki eta akademikoki batu nahi dituzte indarrak. Batetik, kanpaina bateratua egiteak publizitatean dirua aurreztea ahalbidetuko die, eta, bestetik, elkarlanean material didaktiko berriak sortu nahi dituzte.
Aurtengo ikasturtean 500.000 euro gutxiago jasoko dituzte laguntzetan udal euskalegiek: %3 gutxiago bakoitzak.