Twitter bidez adierazi du Lander Martinezek, Elkarrekin Podemosko idazkari nagusiak, "berandu" datorrela ETAren azken adierazpena. Aro berrian egin beharreko lana zein den azaldu du: "Orain etorkizuna eraiki behar dugu, eta etorkizun hori eraikitzeko iraganak balio behar digu giza eskubideak elkarbizitzarako oinarrizko marko izan daitezen".
Halaber, Martinezek uste du alderdi politikoek aurrera egiten jarraitu behar dutela "egiaren arloan, justiziarenean, erreparazioarenean eta berriz ez errepikatzeko bermeenean".