Udal eta foru hauteskundeak

Elkarrekin Podemos koalizioa errepikatzearen alde egin dute Ezker Anitzako militanteek

Hurrengo udal eta foru hauteskundeetan koalizioan aurkeztea defendatu du Ezker Batuko militanteen %78ak.

Isabel Salud eta Alberto Garzon, Ezker Anitzako eta Izquierda Unidako koordinatzaile nagusiak hurrenez-hurren, prentsaurreko batean, iazko urrian. MIGUEL TOñA, EFE
2018ko ekainaren 20a
17:06
Entzun

2019ko udal eta foru hauteskundeetara Podemosekin eta Equorekin batera aurkeztearen alde bozkatu dute Ezker Anitzaren militanteek. Barne galdeketaren emaitzek koalizioarekiko babes zabal adierazi dute. Formula errepikatzearekin ados agertu da militanteen %78,1, kontra bozkatu du %19,1ak eta %2,8 abstenitu egin da.

Isabel Salud alderdiko koordinatzaile nagusiak ontzat jo du militanteen hautua. Haren esanetan, Elkarrekin Podemosen aldeko apustua "ezkerreko politiken aldeko urrats bat gehiago da, Euskadin lan egiten dugu eta bizi garenon bizitza hobetzeko".

Apustu hori Izquierda Unidak Espainian ere berretsi duela nabarmendu du Saludek. Izquierda Unidako militanteen %76,6k bozkatu du Podemosekin eta Equoerkin koalizioa eratzearen alde. %20,6k bozkatu du aurka, eta %2,7 abstenitu egin da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.