euroagindua

Elkarretaratze asko egin dira euroaginduaren kontrako mobilizazio egunean

Euroaginduaren kontra elkarretaratze ugari egin dira gaur Euskal Herrian. Batik bat Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Bizkaian egin dira elkarretaratzeak. Baionan 25 lagun bildu dira LAB, CNT, SUD eta ELB sindikatuek deituta. Bilbon ere, elkarretaratzea egin dute, Espainiako Gobernuak han duen Frantziako kontsulatuaren aurrean. ABkoak, berriz, Baionako Suprefetaren ordezkariarekin bildu dira, eta hari euroagindua kentzeko eskari bat eman diote, hark Frantziako Justizia Ministroari emateko. Segiko hiru kideri euroagindua ezartzearen aurka mobilizatu dira.

2004ko ekainaren 24a
16:06
Entzun
Horiez gain, laborariek ere egin dute mobilizazioa, Larzabalen. Hendaian, Donibane Lohitzunen, Baionan, Bidarten, Angelun, Azkainen, Senperen, Saran, Arrangoitzen, Uztaritzen, Hazparnen, Donibane Garazin eta Malen ere egingo dira elkarretaratzeak, arratsaldean.

Yves Matxikote, Amaia Rekarte eta Haritza Galarraga Segiko kideak Paueko Kasazio Auzitegiak uztailaren 8an zer erabakiko zain daude, Paueko Auzitegiak euroagindua ezartzearen aurkako erabakia hartu bazuen ere, Frantziako Errepublikako Prokuradoreak helegitea jarri baitzion erabakiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.