Aurrez Iruñean eta Gasteizen egin bezala, Donostiako jaietan ere mobilizazio jendetsua egin dute Altsasuko auzian auzipetuta dauden hamar gazteei eta haien senide eta lagunei babesa agertzeko. Donostiako kaian egin dute elkarretaratzea. Arratsaldean, halaber, informazio gune bat jarri dute Bulebarrean. Astelehenean, Bilbon egingo dute elkarretaratzea, 18:00etan, udaletxearen aurrean, eta orduan banatuko dute informazioa.
Bi guardia zibilekin 2016ko urrian izaniko liskar baten ondorioz, hamar gazteri «terrorismo delituak» egozten dizkie Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak; denera, 375 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu haietako zortzirentzat —beste biak adingabeak dira—. Auzipetutako hiru espetxean dauden oraindik ere.