Gizartea

Elkarretaratze jendetsua egin dute Urnietan, Asier Nieblaren hilketa salatzeko

Nieblaren "hilketa gaitzetsi eta arbuiatzeko" egin dute elkarretaratzea, haren familiak eta udalak deituta. Justizia eskatu, eta azpimarratu dute ez dutela mendekurik nahi.

2018ko urriaren 20a
10:16
Entzun

Bi hilabete koman egon ostean, hilaren 11n hil zen Asier Niebla. Donostiako Alde Zaharrean gertatu zen erasoa. 29 urteko urnietarra emakume batekin hitz egiten ari zen, eta emakumearen bikotekide ohiak buruan jo zuen. Gaztea lurrera erori zen, eta kolpe handia hartu zuen buruan.

Eguerdian elkarretaratzea egin dute Urnietan (Gipuzkoa) hilketa hori salatzeko, eta han izan dira, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatea, Mikel Pagola Urnietakoa eta Maribel Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendaria.

Hamar minutuko isilunea egin dute aurrena, eta gero testu bat irakurri du haren familiak. Justizia eskatu dute. Azpimarratu dute ez dutela mendekurik nahi, baina "kasu hauetarako" zigor gogorrak behar direla uste dute. "Ezin dugu herentzian utzi goizeko ordu bietan emakumeak, beldurra dela medio, norbaitek lagunduta edo atzera begiratuz etxera korrika joatera behartzen dituen mundu bat, ezin dugu gure seme-alabak bikotekide jeloskorrek hiltzea baietsi". Horregaitik, justizia eta legea aldatzeko eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.