Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari. Udalbiltza aske! lelopean bildu dira gaur Donostian Udalbitzako auzipetuak eta hainbat eragile Udalbitzaren kontrako epaiketa salatzeko. Uztailean hasi zen epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta udako etenaren ondoren astelehenean ekingo diote berriro.
Fiskaltzak 10 eta 15 urte bitarteko kartzela zigorra eskatu du 21 auzipetuentzat, eta Dignidad y Justicia elkarteak 15 eta 23 urte artekoa.
BERRIA.TBri adierazi dionez, Maribi Ugarteburu auzipetua harro joango da astelehenean Auzitegi Nazionalera, Udalbiltzan egindako lanak hartarako arrazoia ematen baitio. Era berean, bihar eskubideen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Politika
Elkarretaratzea Donostian Udalbiltzari babesa agertzeko
Astelehenean ekingo diote berriro epaiketari. 10 eta 15 urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak 21 auzipetuentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu