Egunkaria auzia

Elkarretaratzea egin da, Xabier Oleagak Egunkariaren kontrako operazioan jasandako torturengatik deklaratu bitartean

Egunkariaren kontrako operazioan atxilotu zutenean jasan behar izan zituen torturak direla-eta deklarazioa hartu diote Xabier Oleaga kazetariari Donostiako Lurralde Auzitegian. Deklarazioak iraun bitartean hainbat pertsonak elkarretaratzea egin dute =iTorturarik ez=i lelopean. Iñaki Uria Egunkariako Kontseilari ordezkariak "torturengatik justizia egitea" eskatu du, eta horrelakoak behin betiko amai daitezela esan.

2006ko ekainaren 9a
13:02
Entzun
Xabier Oleagari babes ematera eta tortura kasuak salatzera gerturatu da hainbat jende Donostiako Lurralde Auzitegiko atarira. Torturarik ez zioen pankartaren atzean egon dira Xabier Oleagak deklaratu bitartean.

Iñaki Uria Egunkariako Kontseilari ordezkariak hainbat adierazpen egin ditu tortura kasuen inguruan. Zazpi lagun torturatu zituzten Egunkariaren kontrako operazioan, eta horietarik bostek aurkeztu zituzten salaketak, baina Oleagaren eta Iñaki Uriaren beraren kasuan ere,hiru urte baino gehiago igarota ere ez direla diligentziak formalizatu salatu du. "Beste kasu batzuetan, berriz, salaketak itxi egin dira ja, eta gainera Espainiako Estatuak salaketa ezarri die torturatu zituztela esateagatik".Torturekin amaitzeko eskaera ere egin du. "Torturaren gaiarekin justizia egitea eskatzen dugu. Torturek amaitu behar dute. Urratsak eman daitezela herri normalizatu bat lortzeko bidean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.