Euskal Herria

Elkarretaratzea egin dute Altsasun, arratsalderako prestatutako ekitaldien ordez

Bazkaria izan ezik, eguneko beste ekitaldiak debekatu egin ditu Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak. Eliza aurrean elkarretaratze jendetsua egin dute herritarrek.

urtzi urkizu
2013ko abuztuaren 31
19:15
Entzun

Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren aginduz, guardia zibilez bete da gaur goizetik Altsasu. Ospa Eguna jai giroan egiteko asmoa zuten gaur Altsasuko herritarrek, baina ekitaldi gehienak debekatu egin dituzte. Ehun guardia zibil inguru daude herrian, Ruben Imaz zinegotziak azaldu duenez. 

Bertso bazkari herrikoia da debekaturik ez dagoen ekitaldi bakarra. Hainbat orduz izan dira herritarrak bazkariaren ostean mahaitik altxa gabe, inguruan 30 guardia zibil zeudela. Herriko kaleetan, berriz, dozenaka guardia zibil gehiago daude. Arratsalderako iragarriak zeuden 'mani-falla' eta falla nagusiaren erretzea ez dituzte egin. Aldiz, elkarretaratze jendetsua egin dute elizaren aurrean.

Egun osoan, guardia zibilak herritarrak grabatzen aritu dira. Hainbat gurasok aurre egin diete, haurrak ere grabatzen ari zirelako. Eta tentsio uneak izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.