Atarrabiako udaletxearen aurrean elkartu dira hainbat lagun arratsaldean, Aingeru Zudaireri elkartasuna agertu eta haren auziaren inguruko ikerketak berriz martxan jartzeko eskatzeko.
Hurbiletik eman zioten pilotakada Zudaireri. Ondorioz, bere eskuineko begiko ikusmena galdu du. Gainera, gaztearen amak, Martina Borgek, joan den astean azaldu zuenez, "psikologikoki hartu duen kolpea handia izan da".
Epaileak artxibatu egin du kasua. Zudaireren senideek, ordea, berriz zabaltzeko eskatu dute.