Iheslariak

Elkarretaratzea egin dute Baionan, lekualdatutako 21 iheslariei babesa emateko

Pauen PRADA zentroan egongo dira "bizi baldintza onartezinetan", Etorkinekin kolektiboak salatu duenez.

Elkarretaratzea, Baionako tren geltokian. EIHARTZE ARAMENDIA IPARRAGIRRE
2017ko abenduaren 19a
17:28
Entzun

Jendetza batu da Baionako tren geltokian Pauera zihoazen 21 etorkinak babesteko. Etorkinen kolektiboak jakinarazi duenez, sei hilabete inguru egingo dituzte PRADAk zehaztutako bizilekuetan, eta horren ostean Italiara lekualdatuko dituzte. Ordea, herrialde hartan oso asilo eskaera gutxi onartzen dituzte, eta beraz, litekeena da Baionatik joandakoak Libiara eramatea.

Horiek hala, iheslarien egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute goizean tren geltoki parean. Bertan bildutakoek besarkada eta txalo artean agurtu dituzte trena hartzera zihoazenak. Ondoren aurreskua dantzatu diete, eta horren ostean trenera abiatu dira.

Etorkinen kolektiboak salatu duenez, "oso baldintza txarretan" egingo dituzte datozen hilabeteak Paueko zentroan. Dena den, egonaldiaren amaieran, Italiarako lekualdatzearen berri ematen dietenean, etorkinek hiru eguneko epea dute erabakiaren aurkako errekurtsoa jartzeko, eta horretan ari dira lanean kolektiboko kideak. Epaia Paueko administrazio epaitegiak emango du orduan. Bien bitartean, polizia etxera egunean bi aldiz izenpetzera joan beharko dute iheslariek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.