Hagin elkarte feministak deituta, hainbat eta hainbat lagun elkartu dira 19:00etan Barañainen, azken egunetan herrian pairatu dituzten indarkeria sexistako erasoak salatzeko. Azkenekoa aurreko astean gertatu zen: emakume batek erredura larriak jasan zituen, ustez bikotekideak irakiten zegoen olioa bota ostean.
Barañaingo Udalak bat egin du elkarretaratzearekin, eta errefusatu egin du "edozein eraso mota, biolentzia eta jarrera sexista". Era berean, konpromisoa agertu du horren kontra eta salatzeko lan guztien alde lan egiteko.
Datozen egunetan, adierazpen bat aurkeztuko dute udalean.