Bizkaiko zahar etxeak

Elkarretaratzea egin dute Bizkaiko zahar etxeetako langileek

Grebaren 250. egunean, Bilboko udaletxearen atarian elkartu dira, beren lanaren prekaritea amaitzeko eskatzeko.

Elkarretaratzea Bilboko udaletxean. EH BILDU BILBO
2017ko abuztuaren 23a
13:40
Entzun

Bilboko Aste Nagusiaren barruan, elkarretaratzea egin dute udaletxean Bizkaiko zahar etxeetako langileek. 250. greba eguna dute gaur, eta lan baldintza hobeak eskatu dituzte, beren lanaren prekarizazioa amaitu nahian.

Hasieran, abuztu amaierara arte egin behar zuten greba, baina duela egun gutxi iragarri zuten irailaren 17ra arte luzatuko dutela.

Urteak daramatzate Bizkaiko zahar etxeetako langileek beren lan baldintzen alde borrokan. Soldata 1.200 euro ingurura igo diezaietela eskatzen dute, astean 35 orduz lan egitea eta asteburuetako lanorduetan gehigarriak kobratzea. Diotenez, langile gehiagoren beharra dago, zahar etxeetako erabiltzaileak behar bezala zaintzeko eta haiei behar duten denbora eskaintzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.