emakumeen kontrako indarkeria

Elkarretaratzea egin dute Durangon, Ofelia Hernandezen hilketa salatzeko

Ustez bikotekide ohiak, 35 urteko F.A.U. gizonezko durangarrak, hil zuen Ofelia Henandez, larunbat gauean, labanaz. Lehendik ere hainbatetan salatu zuen Hernandezek bikotekide ohiak tratu txarrak ematen zizkiola eta eraso egin ziola, eta horregatik, urruntze agindua zeukan F.A.U.k. Nolanahi ere, urruntze agindua urratu eta emakumea hiltzea lortu zuen. Ofelia Hernandezen hilketaren eta, oro har, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka elkarretaratzea egin dute eguerdian Durangoko Udaletxe atarian.

2005eko urtarrilaren 17a
13:14
Entzun
Hain zuzen ere, Durangoko Udalak antolatu du elkarretaratea eta aurretik herri hartako bozeramaileen batzordea bildu egin da elkarretaratzearen ostean irakurri duten gaitzespen agiria adosteko.

Txaro Arteaga Emakundeko zuzendaria protesta ekitaldian izan da. Halaber, Clara Campoamor elkarte feministak akusazio partikular gisa jardungo duela jakinarazi du.

32 urteko Ofelia Hernandez larunbat iluntzeko bederatziak inguruan zauritu zuen bikotekide ohiak labanaz, urdailean. 11 eta 4 urteko seme-alabak gertakarien lekuko izan ziren, eta emakumeak ondoko taberna batera laguntza eske iristeko adinako indarra izan zuen, batik bat, haurrek erasoren bat jasan zezaketela ohartarazteko. Halaber, erasotzailea bikotekide ohia izan zela agertu zuen.

Galdakaoko Ospitalera bizirik heldu zen, baina han igande goizaldean zendu zen.

Bikotekide ohi eta usteko hiltzaileak, 35 urteko F. Ardanza durangarrak, ihes egin zuen hasiera batean, baina atzo eguerdian atxilotu zuen Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.