Mañuetako (Araba) Udaleko zazpi hautetsiek eta ehundik gora bizilagunek elkarreratzea egin dute udaletxe atarian Estibalitz A.ren hilketa gaitzesteko. "Indarkeria guztien" kontra agertu dira bilkuran, "bereziki emakumeen aurkako indarkeriaren kontra".
Estibalitz A. labankadaz hilda aurkitu zuten atzo Mañuetako bere etxean, eta bere senarra, 72 urteko Cristobal M., atxilotu zuen Ertzaintzak etxean bertan, hiltzailea delakoan. Atxilotu ondoren Logroñoko (Errioxa, Espainia) erietxe batean ingresatu zuten senarra, bere buruari labanaz egindako zauriak zituelako. Ingresatuta jarraitzen du, Poliziak zainduta.
Hilketak atsekabe handia sortu du 350 bizilagun eskaseko herrian, denek ezagutzen baitute elkar. Luis Troncoso alkatea, esaterako, hildako emakumearen hiloba da, eta ezin izan du Udalak onartutako agiria irakurri hunkituegia zegoelako. Alkateordeak irakurri du haren ordez. Aurten ustez genero indarkeriagatik hil den hirugarren emakumea da Estibaliz A.
Emakumeen kontrako indarkeria
Elkarretaratzea egin dute Mañuetako hautetsi eta herritarrek Estibalitz A.ren hilketa gaitzesteko
Ustezko hiltzaile eta senarrak, 72 urteko Cristobal M.k, Logroñoko erietxe batean ingresatuta jarraitzen du bere buruari egindako zauriak sendatzen. Bi dolu egun ezarri ditu Udalak, hilketak eragindako samina adierazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu