Elkarretaratzea egin dute Villabonan, asteburuko erasoa salatzeko

2015eko martxoaren 9a
20:47
Entzun

Asteburuan herriko neska batek jasan duen erasoa salatzeko, elkarretaratzea egin dute Villabonan. Errebote plazan izan da, Erasorik ez erantzunik gabe lelopean. Atzo, Villabonako herri mugimenduak antolatu zuen 19 urteko emakumeak jasandako erasoa salatzeko protesta ekitaldia. Neska gazteari elkartasuna aderazi eta "beldurrik gabe bizitzeko eskubidea" aldarrikatu zuten. 

Igande goizaldean izan zen erasoa, neska etxera zihoala. Gizonezko batek atzetik heldu zion, eta sexualki abusatzen ahalegindu zen. Segurtasun indarrak zer gertatu den ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.