Elkarretaratzea eginen dute Kanbon, bestetan izan bortxaketa salatzeko
Kanboko (Lapurdi) bestetan gertatu emazte gazte baten bortxaketa salatzeko elkarretaratzea eginen dute gaur eguerditan, herriko etxearen aitzinean. Astearte gauean gertatu zen erasoa. Gizon batek felazio bat egitera beharturik, egoera oso txarrean aurkitu zuten neska gazte bat haren lagunek. Haren adiskide batek suhiltzaileak deitu zituen, eta horiek erasoa artatu behar izan zuten. Ostiraletik asteazkenera izan ziren herriko bestak, eta erasoa astearte gauean gertatu zen, Emazteek Diote elkarteak jakinarazi duenez. Bortxaketa salaketarik ez da haatik egina izan, herriko polizia etxeko idazkariak zehaztu duenez. Bortxaketa sexisten aurkako kolektiboak eta Altxa Neskatxa taldeak elkarretaratzera deitu dituzte herritar guztiak, «egoera jasanezin hori salatzeko».Besta egiteko eskubidea denentzako dela eta eraso sexistekin behin betikoz bukatu behar dela adieraziko dute protestaren bidez. Kanboko Herriko Etxeak, berriz, erran du ez dela bortxaketarik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu