Emakumeen aurkako indarkeria

Elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbon, apirilaren 26an izandako bortxaketa bat gaitzesteko

Ertzaintzak baieztatu du ustezko erasotzailea espetxeratuta dagoela.

Maite Asensio Lozano.
2014ko maiatzaren 9a
08:26
Entzun

Bihar 19:30ean Mariaren Bihotza plazan elkartzera deitu du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarako Plataformak, duela hamar egun San Frantzisko auzoan izandako bortxaketa bat salatzeko. Gauez gertatu zen erasoa, atari batean; bestelako informaziorik ez dute eman, biktima babeste aldera. Beldurraren ondorioz, salaketa bi egunera jarri zuen emakumeak. Auzia ikertu ostean, 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak apirilaren 30ean; Basaurin espetxeratzea ebatzi zuen epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.