Bermeoko Udalak eta gizarte eragile ugarik deituta egingo dute mobilizazioa. Ostiralean gertatu zen harrapaketa, 18:00 aldera.
Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten 9 urteko neskatoa eta haren aitona. Ustezko erasotzailea, berriz, Ertzaintzaren esku utzi zuen Bermeoko Udaltzaingoak. Autoarekin harrapatu zuen gizonezkoa —bere aitaginarreba izandakoa— hiltzen saiatzea leporatuta atxilotu zuten.