Goizeko hamarretatik elkarretaratzea egiten ari dira gaur Ondarroan (Bizkaia), bertan parte hartzen ari direnentzat maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan EAE-ANVk herrian jasotako botoak "zilegi" direla-eta. Espainiako auzitegiek baliogabe jo zuten Ondarroan ere EAE-ANV. Hau, baina, aurkeztu egin zen eta gehiengo osoa lortu zuela diote bertako kideek. Beste alderdiek ez dute oraindik kargurik hartu, PPren zinegotzi bakarrak izan ezik.
Kuadrilak, elkarteak eta abar ari dira parte hartzen elkarretaratzean, eta gaueko zortziak eta erdiak arte egongo dira bertan. Astelehenean Bilbora, EAJren egoitza nagusira joateko dei egin dute, goizeko hamaiketan han aurrean elkarretaratzea egiteko.
Unai Urruzuno Ondarroako EAE-ANVren zerrendaburuaren ustez, herriko beste alderdiek "zilegitasunik ez dute Udala zer izango den erabakitzeko", eta hauteskundeetan ondarrutarrek azaldutako borondatea errespetatzeko eskatu du.
Argazkian, talde bat elkarretaratzean gaur eguerdian, Ondarroan. ('Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza').
Politika
Elkarretaratzea Ondarroan, EAE-ANVren botoen zilegitasunaren alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu