genero indarkeria

Elkarretaratzeak egin dituzte Bermeon eta Lasarte-Orian, bi emakumeri egindako sexu erasoak salatzeko

12:00etan izan da Bizkaikoa, Goiko Plazan, eta 12:30ean Gipuzkoakoa, Okendo Plazan.

Lasarte-Oriako elkarretaratzea, gaur. I. PETXARROMAN
2014ko otsailaren 1a
12:58
Entzun

Urtea ez da hobeto hasi emakumeentzat; haien kontrako indarkeria ez da behintzat gutxitu. Gaur bi elkarretaratze izan dira hain justu Bermeon eta Lasarte-Orian gertatutako bi sexu eraso direla eta. Bermeon Goiko Plazan elkartu dira, eta isilean egin dute protesta, Bermeoko Udalak eta hainbat talde feministek egin dute deialdia, urtarrilaren 27an gertatutakoa salatzeko.

Gizon bat atxilotu zuten sexu erasoengatik bezperan ezarri zuten salaketa baten ondorioz. Biktimaren "familia inguruan" gertatu zen, Ertzaintzaren arabera. Atxilotu eta auzitegira eraman ondoren, aske utzi zuten ustezko erasotzailea, eta epaiketa egin arte hilean behin joan beharko du epaitegira, epaiketa egiten dioten arte. Bermeoko Udalak "babes osoa" eskaini dio emakumeari, eta laguntzeko bere esku dagoen guztia.

Gauza bera egin du Lasarte-Oriako Udalak, urteberri egunean bortxatzen saiatu ziren emakumearen kasuan, Pablo Barrio alkateak jakinarazi duenez: "Babes osoa eta laguntza osoa eskaini" dio, eta "irmoki salatu". Urteberri egunean, 08:30 aldera izan zen bortxaketa saioa. Parranda egin ostean etxera zihoan biktima. "Atarira iristen ari zenean, atzetik gizon bat zuela ohartu zen, baina ez zen askorik larritu". Ezkaratz aurrean, gizonak lurrera bota zuen, eta zapi bat jarri zion ahoan. "Zapiak oso usain gogorra zun; badirudi, beraz, erasotzailea emakumea lokartzen saiatu zela". Autodefentsari esker lortu zuen andreak erasoa geldiaraztea. Erasotzaileari ostikada bat eman zion, eta gizonak ihes egin zuen.

Lasarte-Oriako andreek  ere "onartezintzat" jo dute erasoa: "Emakumeok ere etxerako bidea edozein ordutan lasai egiteko eskubidea dugu. Ez dugu beldurraren menpe bizi nahi". Adi ibiltzeko eskatu dute; "ez da gure herrian emakume batek antzeko eraso bat duen lehen aldia", azaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.