Katalunian milaka herritarrek botoa ematen zuten bitartean, Hego Euskal Herriko hiriburuetan hainbat lagun bildu ziren erabakitzeko eskubidearen alde. Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian elkarretaratzera deitu zuten. Ikurrinak eta Kataluniako banderak izan ziren nagusi, eta guztien artean Iruñekoa nabarmendu da, bat egin baitute EH Bildu eta Geroa Bai koalizioek eta LAB, ELA, EHNE, CGT, EILAS eta ESK sindikatuek.
Jendetza Iruñean #9N2014 erabakitzeko eskubidearen alde pic.twitter.com/Qg4t8b3fUS
— EH Bildu Nafarroa (@EHbilduNafarroa) November 9, 2014
Eragile horiek ohar batean azaldu dutenez, Espainiaren jarrera ez dator bat “nazioartean demokratikoak diren estatuek berezkoak izan behar dituzten jokabideekin”. Kanadak Quebecekin eta Erresuma Batuak Eskoziarekin izandako jarrera jarri zuten adibide gisa: “Uste dugu demokraziaren aroa iritsi dela; herriei zein herritarrei bideak ireki behar zaizkie beren etorkizunaren inguruko erabakiak era demokratikoan har ditzaten”.
Bideoa: Euskal eragileak, Bartzelonan (Martxelo Otamendi, BerriaTB).
[YouTube]http://youtu.be/Q7kcZt7sQ_Q[/YouTube]
Bartzelonan, berri, EAJko eta EH Bilduko ordezkariak batera agertu ziren hedabideen aurrean. "Kataluniako herriari babesa eta elkartasuna adieraztera" azaldu ziren EAJko eta EH Bilduko hainbat ordezkari. Tartean ziren Joseba Egibar GBBko presidentea, Pernando Barrena Sortukoa eta Rafa Larreina Amaiurreko diputatua Madrilen.
EH Bilduk eta EAJk agerraldi bateratua #A9katpic.twitter.com/bmWcXYwhwh
— Aitor Agirrezabal (@aagirrezabal) November 9, 2014
Larunbatean, berriz, milaka herritarrek osatu zuten, Gure Esku Dago-ren deiari erantzunez, Donostiako Zurriola hondartzan mosaiko erraldoi bat. Bideoa: mosaikoa (Gure Esku Dago).
[YouTube]http://youtu.be/6v7vqxAwFJg[/YouTube]