Errepublikaren alde eta monarkiaren gaineko erreferenduma eskatuz, elkarretaratzera deitu dute hainbat eragilek gaur arratsalderako, sare sozialen bitartez. Ia denek 20:00etarako egin dute deialdia.
Iruñeko M15 mugimenduak, esaterako, Merindadeetan batzeko deia egin du, Iruñean.
@GazteKomunistak-ek iragarri duenez, Bilbon Arriaga plazan elkartuko dira; Gasteizen, berriz, Andra Mari Zuriaren plazan. Eibarren, Unzaga plazan; Zumarragan, Pirulo plazan (20:30). Donostian, 19:00etan, Bulebarrean.