Elkarretaratzera deitu dute, gazte immigranteen alde

2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala etorkin gazteen aurka ari direla salatu du haiek babesteko sortutako plataformak. 18 urteak bete orduko, immigrante gazteen tutore izateari uzten diote administrazioek; plataformak adierazi du kalean uzten dituztela. Urtarril bukaeran, lehengoez aparte, beste zazpi gazte immigrante era horretan kalean utzi dituztela adierazi du taldeak. Herritarrek, Etxe Okupak eta gaztetxeak lagundu dute gazte horiei babesa ematen, eta eskerrak eman dizkie plataformak. Bihar, elkarretaratzea egingo dute, 18:00etan, Batzar Nagusien aurrealdean. Gazteen alde jaso dituzten atxikimenduak eman nahi dizkiote Ongizate diputatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.