sexu erasoak

Elkarretaratzera deitu dute ostegunerako, Abadiñon hiru emakumek salatutako erasoen aurka

Emakume batek eta haren bi alabak erasoak salatu dituzte. Ustezko erasotzaileari urruntze agindua ezarri diote.

2014ko urriaren 15a
22:06
Entzun

Ustezko erasotzailea asteazkenean atxilotu zuen Ertzaintzak. Epailearen aurretik igaro ondoren, urruntze agindua ezarri diote.

Emakume batek eta haren bi alabak salatu dute gizonezko horrek eraso egin diela. Alaben artean gazteena, 16 urtekoa, izan zen gertatutakoaren berri eman zuen lehena. Hirurek salatu dute etxean gertatzen zirela ustezko erasoak.

Sexu erasoak salatzeko, elkarretaratzea egingo dute ostegunean, 19:00etan, Txanporta plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.