AB, Aralar eta Zutik-eko buruzagiek adierazpen bat irakurri dute Donostian egindako agerraldian.
Lehenik eta behin, "bakerako bidea erraztu "nahi duten ekimen guztiak "oso garrantzitsuak eta beharrezkoak" direla nabarmendu dute. Ildo horretatik, eurak Nazio Eztabaidaguneko partaide direla azaldu dute, eta foro hori "lan ederra" egiten ari dela. Hala ere, beste ekimen batzuk ere badirela zehaztu dute, eta orain arte horietako inork ez duela erdietsi "gizarteko sentimen guztiak elkartzea".
Hori dela eta, bakearen alde ari diren ekimen horiek guztiak, Elkarri-rena barne, "bazterketarik gabeko alderdien mahaia eratzeko lagungarri" izan daitezekeela azpimarratu dute. Ondorioz, "bakearen alde modu batera edo bestera lan egiten duten eragileen arteko ika-mika antzuak" ez direla komeni iritzi diote, eta zehaztu dute Elkarri-ren ekimeni buruz egin diren "deskalifikazioak" tarteko egin dutela gaurko adierazpena.
Politika
Elkarri-ren foroa gainerako bake ekimenak bezain baliagarri dela adierazi dute ABk, Aralarrek eta Zutik-ek
Batasunak Elkarri-k bultzatutako ekimenetan ez duela parte hartuko iragarri duela eta, gizarte mugimendu horren proposamenak gainerako bake egitasmoak bezain baliagarri direla adierazi dute AB, Aralar eta Zutik alderdiek. Orain arte bakea sustatzeko asmoz sortu diren elkarrizketa foroetatik bakar batek ere ez duela gizarteko sentimendu guztiak elkartzea lortu azpimarratu dute alderdi horiek, eta horregatik orain arte sortu diren ekimen guztiak bazterketarik gabeko alderdien mahaia eratzeko lagungarri izan daitezkeela iritzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu