Politika

Elkarrik bi manifestazio deitu ditu "elkarrizketaren eta akordioaren alde", bata Bilbon eta beste Iruñean

"Aukera guztien arteko elkarrizketa eta akordio" beharra aldarrikatzeko manifestazio bana egingo ditu Elkarri mugimenduak Bilbon eta Iruñean. Abenduaren 20an izango da Bilbokoa, hain justu, bakearen aldeko erakunde horrek hamaikagarren urteurrena betetzen duen egun berean. Iruñekoa, berriz, urtarrilaren 24an. Beste bake konferentzia bat ari da bultzatzen Elkarri, eta batzar hori girotzeko ekitaldi nagusietakoak izango dira manifestazio bi horiek.

2003ko urriaren 24a
20:03
Entzun
Elkarriren iritziz, gaur egungo une politikoa garrantzitsua da; hain justu, azkenaldian, gatazka konpontzeko xede gaur egungo markoa aldatzeko hainbat proposamen jarri direla mahai gainean nabarmendu du gizartemugimendu horrek: "ondorioz, gure hurbileko historian inoiz ez bezalako unean gaude, eta bigarren trantsizio baterako aukera ireki da".

Unearen garrantzia aintzat hartuta, bake konferentzia bat ari da bultzatzen Elkarri, eta batzar hori girotzeko asmoz antolatu ditu manifestazio biak. Zehazki, bake konferentzia egitearen alde aurrera daramaten sinadura bilketa kanpainako bi ekitaldi nagusiak manifestazio horiek izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.