Politika

Elkarriren iritzian Batasunak hauteskundeetan parte hartzeko aukera izan behar luke

Elkarriko koordinatzaile Jonan Fernandezen iritzian, momentu politiko "historikoa" da hau, eta, Argi eta garbi, bi "injustizia" daudela azpimarratu du, Batasunak hauteskundeetara ezin aurkeztu izana bata, eta ETAren jarduna bestea. Euskadi Irratian azpimarratu duenez, bi "injustizia horiekin amaitu beharra dago". Larunbatean mobilizazioak egingo dituzte 'Indarkeria eza eta konponbide negoziatua'-ren alde.

2005eko martxoaren 3a
10:19
Entzun
Gernikako Estatutuaren garaia amaitu dela esan du Fernandezek, eta Espainiako Konstituzioaren eztabaida zabalik dagoela. Beraz, ezinbestekotzat jo du, "une historiko honetan", ezker abertzaleak ordezkaritza politikoa izatea.

Horretaz gain, "mehatxuaren injustizia" ere ezin dela ahaztu dio. "Nazkatuta gaude, bakoitzak berak sufritzen duen injustiziari bakarrik begiratzen dio, eta hemen, aspalditik, gauzak orokorrak dira, eta gu ez gaude prest gauzei partzialki begiratzeko. Hemen, injustizia asko daude, eta denak hartu behar dira kontutan".

Guzti hori aldarrikatzeko mobilizazioak egingo dituzte datorren larunbatean, Indarkeria eza eta konponbide negoziatua lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.