Minduta hartu dute Nafarroako Gobernuaren murrizketen berria NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Manuel Rapun Ekonomia errektoreordeari elkarrizketa egin dio BERRIAk —bihar argitaratuko du—, eta salaketa argia egin du: "Hedabideen bidez jakin dugu berria. Orain aztertu beharko dugu egoera, eta ikusi non egin daitekeen zer. Ia hiru milioi euro dira". Aurreko urteetan ere mozketak jasan dituztela nabarmendu du Rapunek, eta gogorarazi du baliabideak garaiotan gehiago behar dituela unibertsitateak, titulazioak egokitzen ari baita.
Kaltea handia izango da NUPen, errektoreordearen esanetan. Gastu orokorrerako atalean %5eko mozketa egin du Nafarroako Gobernuak. Giza baliabideak ez gutxitzekotan, gainerako sailetan egin beharko du murrizketa NUPek, eta mozketa hori %14koa izango dela aurreratu du Rapunek. "Bistan dago lehendik ere justuan bageunden unibertsitatearen benetako jardun batzuek ere eragina izango dutela".
Elkarrizketa osoa, bihar, BERRIAn.