Elkarrizketa esanguratsua

2013ko irailaren 22a
17:53
Entzun

Aita santuaren azken keinuak La Civiltá Cattolica aldizkariak aste honetan kaleratutako elkarrizketan antzeman daitezke. Abuztuan egin zuen elkarrizketa, eta Elizaren gai korapilatsuenei buruz hitz egitera ausartu zen.

Homosexualitatea. "Brasilgo bidaiatik bueltan, argi esan nuen: homosexualek borondatea badute eta Jainkoa bilatzen badute, ez ditut zergatik epaitu behar. Aske gara, Jainkoak hala sortu baikintuen. Jainkoak pertsonak laguntzen ditu, eta gainontzekoon betebeharra ere hori da".

Emakumea eta Eliza. "Emakumearen eginkizunari aurre egiteko prest nago. Ezinbestekoa da Elizarentzat. Emakumearen irudia sakonago landu behar dugu, horren inguruko teologia bat egin arte. Erabaki garrantzitsuak hartzen diren lekuetan ezinbestekoa da haien presentzia".

Eliza barruko aldaketak. "Askok uste dute berehalako aldaketak gertatuko direla Elizan. Denbora behar da benetako aldaketak ekarriko dituzten oinarriak ezartzeko. Burura datorkizun lehen gauza egitea okerra da".

Elizaren funtzioa gaur egun. "Egungo egoera zein den ikusita, argi dudan gauza bakarra da Elizak zauriak sendatu behar dituela. Guda baten ondorengo ospitale bat dirudi honek! Zauriak sendatzea da lehentasuna. Elizak askotan oker hori egin du: beste gauza txikietara begiratu, garrantzitsuena lehen berria denean: 'Jainkoak salbatu zaitu!'".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.