Elkarrizketa foro iraunkorra eratzea proposatu du Lokarrik

Memoriaren Eguna ospatzeko adostasunik lortu ez izanak bultzatu du herritarren sarearen proposamena

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Elkarbizitzak eta gizartearen askidetzeak aurrera egin dezaten, elkarrizketa foro «iraunkor eta egonkor bat» eratzeko proposatu die Lokarrik alderdi guztiei. Herritarren sarearen ustez, alderdien arteko bilerak egitea positiboa da, baina euskal gizarteak berraskidetzea sustatzeko «benetako hitzarmenak» eskatzen dizkie erakunde eta alderdiei.

Memoriaren Eguna

Lokarrik «atsekabea» agertu du Memoriaren Eguna ospatzeko alderdien arteko akordio faltarengatik. Indarkeria guztien biktimak oroitzeak «garrantzi handia» duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.