Pozik agertu da Ibarretxe ETAk eman duen berriaren aurrean, eta talde armatuari eskatu dio "gizartearen baikortasuna ez zapuzteko". Gizarteari ere zuzendu zaio, eta "prozesua beren sentitzeko eta bertan parte hartzeko" eskatu. Bestalde, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori bere laguntza eskaini dio Jaurlaritzak.
Edozein modutan, prozesua "zaila eta konplexua" izango dela abisu eman nahi izan du Ibarretxek, eta banakakoen zein kolektiboen eskubideen aldeko konpromisoa berretsi nahi izan du. Gainera, beren iritzian helburu politikoak lortzeko bide politikoak eta demokratikoak soilik erabili behar direla ere gogorarazi nahi izan du.
Erreakzioak / Gobernuak
Elkarrizketa mahaia osatze bidean alderdi guztiekin "lehen harremanak" izan dituela azaldu du Ibarretxek
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek azaldu duenez, alderdi guztiekin "lehen harremanak izan ditu", "bazterketarik gabeko elkarrizketaren egutegia, oinarriak, metodologia eta edukiez hitz egiteko". Lan hori eginda, alderdien mahaia osatzea izango litzateke hurrengo pausoa, "normalizazio politikorako akordioa" lortu, eta hura, gero gizarteak "berresteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu