Elkarriren batzarra

"Elkarrizketa oztopaezina" dela esan du Elkarrik, eta eztabaida foroak osatzearen alde agertu da

Ibarretxe planaren eztabaidari buruzko hausnarketa egin du Elkarrik. Edukietan sartu gabe, eztabaida prozesua bera aztertu du Elkarrik, eta ondorio nagusi bat atera dute. "Elkarrizketa oztopaezina" dela esan du Elkarrik, eta ekarpen modura, alderdi guztiak batuko lituzkeen foro bana eratzen saiatuko dela iragarri du. Mahai bat Legebiltzarrean osatzea proposatzen dute eta beste mahai bat berriz, Nafarroako Gobernuaren testuinguruan.

2003ko azaroaren 12a
16:03
Entzun
Ibarretxe planaren eztabaida prozesuaren azterketa egin du Elkarrik. Hausnarketaren ondoren, diagnostikoa. Satanizazioaren mehatxua hor dagoela esan dute, "eztabaida deuseztu asmoz". Espainiako Gobernuak bide horretan jauzi kualitatiboa eman duela uste du Elkarrik, eta egoera horri erantzuteko bidea elkarrizketa bultzatzea dela esan du. "Zenbat eta traba gehiago, orduan eta beharrezkoagoa da elkarrizketa, eta ahalegin handiagoa egin behar da gizartearen parte hartzea bultzatzeko", esan du Gorka Espiau Elkarriko kideak. Hausnarketaren ondoren, Elkarrik bere konpromisoak eman ditu ezagutzera. Bata, elkarrizketa foroak osatzea eta bestea, gizartearen parte hartze zuzenagoa bultzatzea.

"Ezin zaio probokazioari kasu egin elkarrizketaren printzipioa bertan behera uzteko. Uste dugu testuinguru honetan eztabaida eskubidea baliatuz Elkarrik Eusko Legebiltzarrera eta Nafarroako parlamentura helaraziko duen alderdi poltiko guztien arteko elkarrizketa foroak garrantzia gehiago hartzen duela. Eta uste dugu, elkarrizketa prozesu hau eragoztea ezinezkoa izango dela", azpimarratu du Elkarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.